Politika -
Batzar Nagusien osaketa
PSE ere, alderdi guztiak Arabako Mahaian egotearen alde
"Itun globala" eskaini du Batzar Nagusietan ordezkariak lortu zituzten alderdi guztiek erakundean parte har dezaten.
Erredakzioa
PSE-EEk "itun globala" eskaini die Arabako Batzar Nagusietako ordezkariren bat lortu zuten alderdiei denek izan dezaten lekua foru erakundeko Mahaian.
Batzar Nagusiak bihar osatuko dira eta gaur jaso dituzte akreditazioak 9 sozialistek, beraz, dagoeneko 51k egin dute tramitea, eta bihar presidentea, bi presidenteordeak eta bi idazkariak hautatuko dituzte.
Alderdi guztiak agertu dira bost alderdietako ordezkariak mahaian biltzearen alde, baina oraindik ez dute itunik sinatu karguak banatzeko.
Batzar Nagusien aukeraketan ahaldun nagusiarenean bezala gerta liteke, EBren esku egotea azken hitza, izan ere, PPk 16 batzarkide ditu, PSE-EEk 9, EAJk 13 eta Bilduk 11.