Politika -
Udalen osaketa
Azkunak gehiengo absolutuarekin lortu du Bilboko Alkatetza
EAJko hautagaia alkate izendatu dute berriro, lehen aldiz, gehiengo absolutuari esker. Azkunak azpimarratu duenez, "Bilboko gizartea plurala da, ideietan, nahietan eta baita jatorrian ere".
Erredakzioa
Iñaki Azkuna (PNV) Bilboko alkate izendatu dute berriro larunbat honetan, lehen aldiz lortutako gehiengo absolutuari esker. 1999. urtetik hiriburu bizkaitarraren alkatea da Azkuna.
Bere hitzaldian, familia aipatu du Azkunak, "nire erabakietan pisu handia izan duelako". Halaber, Azkunak nabarmendu duenez, "Bilboko gizartea plurala da, ideietan, nahietan eta baita jatorrian ere".
Egungo egoera ekonomikoa ere mintzagai izan du jarduneko alkateak, "ikuspuntu ekonomiko batetik, garai zail ella konplikatu bat bizitzera goaz (...) baina biztanleriari itxaropena itzultzeko tinko borrokatu beharko dugu". Bilboko arduradun nagusiaren hitzetan, "posiblea da herrialde eta mundu hobeago bat lortzea, hil berri den Semprunen esanetan, nahiz eta aldaketa txikia izan".&' || 'nbsp;
Biolentziari aipamena egin dio eta honen harian, "Euskadin bakea behin betikoz gauzatzeko eta ETA desagertzeko grina" azaldu du. "Gizarte tolerante batean alderdi politiko guztiak errespetatzearen eta, aintzineko garaietan ez beste, bere ideiak azaltzeko debekurik ez izatearen" alde agertu da Azkuna.
Honekin batera, PPko sei zinegotzik, PSE-EEko lauk eta Bilduko beste lauk osatuko dute Bilboko Udalaren osaketa berria.