Politika -

Elkarrizketa 'Egunon Euskadi'n

Semper: 'Jaurlaritzak arinegi jokatuko du eskoltak murrizten baditu'

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentearen esanetan, gai honek "kezka" eragin die. Hori dela eta, neurri horiek bertan behera uzteko eskatzen jarraituko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak aitortu duenez, eskolta zerbitzua murrizteko aukerak "kezka" sortu du bere alderdikideen artean. Hori dela eta, horiek bertan behera uzteko eskatu dio Jaurlaritzari, eta "eskatzen jarraituko du". Neurri horiek indarrean jartzen baditu, arinegi jokatuko duela gaineratu du.

"Arinegi ibiltze honek ez gaitu inora ematen, eta PSE-EE eta PPko kideen artean beldurra eta tentsioa handitu besterik ez du egiten, zinegotzia izateko euren bizitza arriskuan jarri eta gero", esan du Gipuzkoako popularrak.

"Ez dut nahi eskoltaren zerbitzua murriztea, kentzea baizik", erantsi du Semperrek Egunon Euskadi ETB-2ko saioan eskainitako elkarrizketan.

"Bost urteko semearekin kaletik ibiltzeko tipo normal batek duen askatasun bera dudala esango luke horrek", gaineratu du.

"Azken urteetan zerbait ikasi badugu hau da: ETA betiko desagertzeko premia handia izan arren, ezin dugula presak eragindako okerrik egin, ezin ditugula keinu edo aurrerapausoak behin betikotzat jo, behin betikoak ez badira", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea