Politika -
Bilera Gasteizen
PSEk eta PPk balizko itunak aztertuko dituzte gaur
EAJk bere hautagaiak babestuko dituela iragarri eta bi egunera egingo dute bilera. Aurrenekoa izango da hauteskundeen ostean.
Erredakzioa
PSE-EE eta PP batzartu egingo dira gaur Gasteizen, hauteskundeen osteko egoera eta EAEko erakundeen etorkizuna aztertzeko, bi alderdien iturriek Europa Press agentziari jakinarazi diotenez.
Bilera Eusko Legebiltzarrean egingo dute. PPren aldetik Iñaki Oyarzabal idazkari nagusia eta hiru lurraldeetako presidenteak, hots, Anton Damborenea (Bizkaia), Alfonso Alonso (Araba) eta Borja Semper (Gipuzkoa), joango dira.
Oraingoz ez dago argi nortzuek osatuko dute ordezkaritza sozialista.
Bilera hauteskundeen ostean bi alderdiek egingo duten lehena izango da, eta horretan balizko itunak aztertuko dituzte.
Batzarra EAJk atzo hartutako erabakiak baldintzatuta egongo da. Izan ere, erakunde guztietan bere hautagaiak babestuko dituztela jakinarazi zuten jeltzaleek.