Politika -

M-22ko hauteskundeak

Bildurekin 'herrialdea banatu nahi izatea' egotzi dio PPk EAJri

PPk iradoki du balitekeela ez bozkatzea EAJren alde, jeltzaleek agintean jarraitzeko euren botoa beharrezkoa den lekuetan, Elorrion, kasu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk kritikatu egin du EAJk "Bildurekin herrialdea banatzea" erabaki izana, sozialistekin eta popularrekin akordioa bilatu beharrean.

Antonio Basagoitik zuzentzen duen alderdiaren ustez, EAJk erakunde guztietan hautagaiak aurkezteko erabakiak PPrekin edozein itun sinatzeko uko esplizitua dajar. Horrenbestez, popularrek ohartarazi dute aztertu egingo dutela zer erantzun eman EAJk agintean jarraitzeko PPren botoa beharrezkoa den herrietan, Elorrion, kasu.

Vasco Press agentzian egindako elkarrizketa batean, Leopoldo Barreda Euskadiko PPko bozeramaileak azaldu du euren babesa "akordioen ondorioz" lortu behar dela.

Hitz horiekin, Elorrion eta antzeko egoeran dauden herrietan PPk ere bere hautagaiaren alde egingo duela dirudi.

Nolanahi ere, Barredak zehaztu du oraindik ez dutela ezer erabaki, eta lurralde zuzendaritzek egunotan aztertuko dutela egoera.

"Abiapuntua gure hautagaiak babestea da, baina akordioak lortzeko aukera dauden lekuetan egoera aztertu behar da. Gure itxaropena akordio aukerak agortzea da, baina EAJk itxi egin du posibilitate hori", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea