Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Urizar: 'Akats historikoa litzateke Bilduri gobernatzea galaraztea'

Bilduko bozeramaileak adierazi du "positiboa" dela EAJk koalizioaren aurkako "frontearekin" bat egin ez izana, baina udaletan eta aldundietan zer gertatuko den argitu gabe dagoela gogorarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Bilduko bozeramaile eta EAko idazkari nagusiak ohartarazi du "akats historikoa" litzatekeela "azken orduko akordio baten ondorioz" koalizio abertzaleari Gipuzkoan gobernatzea galaraztea.

Urizar Radio Euskadiko "Boulevard" saioan izan da, EAJk erakunde guztietan bere hautagaiak aurkeztuko dituela iragarri eta egun batera.

Hori horrela, koalizio abertzaleko bozeramaileak adierazi du "positiboa" dela EAJk "Bilduren aurkako frontearekin bat egin ez izana", baina gaineratu du oraindik ez dagoela "argi" zein izango den "azken emaitza" udaletan eta aldundietan.

Urizarren aburuz, EAJk "ondo daki" joko honetan "jokatzen", eta hautagaiak aurkezteko erabakiarekin, "erantzukizuna beste alderdiei pasatzea" izan du helburu.

EAko idazkari nagusiak iragarri du bilera gehiago egingo dituztela jeltzaleekin, baina Bilduri Gipuzkoan gobernatzea galaraztea "akats historikoa" litzatekeela ohartarazi die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea