Politika -

Udalen osaketa

Bilduren Donostiako alkategaia gobernatzeko prest agertu da

Programa "betetzeko", beste alderdi batzuekin "unean uneko akordioak" bilatuko ditu Juan Karlos Izagirrek, Bilduren 8 zinegotziek euren agiriak hartu ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalean Bilduk gobernatuko duela adierazi du Juan Karlos Izagirre koalizioko alkategaiak, zortzi zinegotzien akreditazioa bete ondoren.

Donostiako Udalean Bilduk gobernatuko duela adierazi du Juan Karlos Izagirre koalizioko alkategaiak, euren zortzi zinegotziak agiriak hartzera joan direnean. Bilduk ez gobernatzeko PSE-EEk, PPk eta EAJk akordioa adostuko balute, itun hori "naturaren aurkakoa" izango litzatekeela azpimarratu du Izagirrek, eta indar politiko horien hautesleek ez luketela onartuko gaineratu du.

Gaur, astelehena, alderdiekin bigarren bilera txanda hasiko dutela esan du Izagirrek Donostiako udaletxean, koalizioko gainerako hautetsiek babestuta egin duen agerraldian.

EAJ, PSE-EE, Aralar eta EBko ordezkariekin batuko dira beraien gobernu programaren oinarrizko atalak azaltzeko, PPk Bildurekin bilerak egiteari uko egin baitzion.

Gainerako alderdiekin "unean uneko akordioak" iragarri ditu Izagirrek, besteak beste, mugikortasuna, fiskalitatea, kultura, euskara, berdintasuna eta migrazioa alorretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea