Politika -

Gipuzkoan

Bilduk bilera gehiago egingo ditu 'balizko akordioak' zehazteko

Asmoa, gutxiengoan agintzea da, aldizkako akordioekin. Bilduk ostiralean bertan akreditatuko ditu batzarkideak Batzar Nagusietan; ondorioz, gobernua eratzeko epea uztaileko lehen astean amaituko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk bigarren elkarrizketa saio bat egingo du Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Donostiako Udalan ordezkaritza atera duten alderdi politikoekin, nahiz eta bere asmoa gutxiengoan agintzea eta aldizkako akordioak lortzea izan.

Martin Garitano Bilduko Gipuzkoako liderrak Donostian emandako prentsaurrekoan adierazitakoaren arabera, bigarren elkarrizketa horietan gai konkretuetan "lor daitezkeen balizko akordioak" zehazten saiatuko dira, "Gipuzkoan gobernu ona eta egonkortasuna" bermatzeko".

Bilduko hautagaiak nabarmendutakoaren arabera, EAJrekin, PSErekin eta Aralarrekin izandako elkarrizketetan, alderdiak "Bildu Aldundian agindu eta aldizkako akordioak lortzearen alde" agertu dira.

Bilduk krisi ekonomikoari aurre egiteko neurriak hartuko dituela iragarri du, baina "ezkerreko politiketan oinarrituta". Horren harian, "ezkerreko sentsibilitatea duten alderdiekin akordioak egitero aukera" dagoela gaineratu dute.

Batzarkideak ostiralean akreditatuko dira Bilduk Alduandia egin dezakeen kudeaketak jasotako kritikei dagokienez, Garitanok "haurrentzako ipuina" dela adierazi du, Bilduk "egonkortasuna" ekarriko duelako, gainontzeko alderdiekin egindako "akordioetan" oinarrituta.

Prentsaurrekoan, Ander Rodriguez, Lohitzune Txarola eta Iñaki Arrizabalaga izan dira Garitanorekin batera. Azken honek iragarri duenez, Bilduko 22 batzarkideek ostiralean bertan jasoko dituzte ofizialki akreditazioak eta, ondorioz, Batzar Nagusietan gobernua eratzeko epea ofizialki zabalduko da.

Itunik gabe

Koalizioak Donostiako Udalean "aldaketa politiko eta sozialaren" buru izateko "behar adina babes" duela uste dute Bilduren zinegotziek, beste alderdi batzuekin itunik adosteko beharrik gabe, arratsaldean emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez.

"PSOEren garaia" Donostiako Udalean "agortu" dela ziurtatu du Bilduk, baina Ernesto Gasco sozialistak bere hautagaitza defendatuko duela uste dute. Eneko Goia EAJko hautagaiaren intentzioa zein den ez du ezagutzen Bilduk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea