Politika -
Hauteskunde ondorengo itunak
Basagoitik Rubalcabari: 'Erabakiek norbera bere tokian uzten dute'
Euskal Autonomia Erkidegoko Udal eta Foru Aldundietako balizko akordioei buruz aritu da Basagoiti, Mariano Rajoy PPko presidenteak Madrilen deitutako bilerara sartu aurretik.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPren buruak adierazi duenez, PPk "beti jokatuko du koherentziaz, eta besteek ere horrela jokatzearen alde egingo du, euskal herritarrek udaletan Bildu jasan behar izan ez dezaten”. Rubalcabak gaur adierazi duenez, PSEk ez du Bildurekin akordiorik sinatuko. Hitz hauei erantzuteko, Basagoitik zera esan du: "Ikusiko dugu".
Euskal Autonomia Erkidegoko Udal eta Foru Aldundietako balizko akordioei buruz aritu da Basagoiti, Mariano Rajoy PPko presidenteak Madrilen deitutako bilerara sartu aurretik. Bere hitzetan, "erabakiek norbera bere tokian uzten dute". Hitz hauekin Rubalcabaren adierazpenak erantzun ditu Basagoitik (Bildu EAEko erakundeak gobernatzera eramango duten itunak arbuiatu egingo dituztela esan du Rubalcabak). PPko presidentearen iritziz, koalizioak Euskadi "Harri arora" eraman nahi du, "bai arlo ekonomikoan eta baita arlo sozialean ere".
Gogoratu duenez, Bilduko ordezkariek ETAk egindako 900 atentatuak ez dituzte oraindik gaitzestu.