Politika -
11/13 SUMARIOA
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza Zaballako espetxean sartu dira
11/13 sumarioko 47 auzipetuetako 45 ez dira kartzelan sartuko. Zulueta eta Enparantza abokatuek, ostera, bosna hilabeteko espetxe zigorra bete beharko dute.
EITB.EUS
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak Zaballako kartzelan sartu dira bart, bosna hilabeteko kartzela-zigorra betetzeko. Irailaren 16an Auzitegi Nazionalean egindako saioan, 11/13 sumarioko auzian akordioa erdietsi zuten aldeek. Horrenbestez, 47 auzipetuetako 45ek kartzela saihestea lortu zuten.
Fiskaltzak eta 47en defentsak erdietsitako akordio horri esker, auzipetu gehienek (45) bi urtetik beherako kartzela-eskaerak onartu zituzten. Hala, aurrekaririk ez dutenez, ez dira kartzelan sartuko. Arantza Zulueta eta Jon Enparantza dira salbuespen bakarrak.
Arantza Zuluetak eta Jon Enparantzak hiru urte eta erdiko eta bi urte eta zazpi hilabeteko zigor-eskaerak onartu zituzten, hurrenez hurren, baita urtebeteko zaintzapeko askatasuna ere.
Horrela, Zuluetak eta Enparantzak bost hilabete eman beharko dituzte kartzelan (behin-behineko espetxealdian igarotakoa kenduta).
Bihar, asteazkena, mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko hainbat udalerritan.