Politika -
Gipuzkoa
EAJk Eibarko bozeramaile jeltzalearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu
"Ez dira alderdiaren eta zinegotziaren aurka egin dituzten lehen pintadak", Sansaburun, Txantxa Zelain eta Legarren ere agertu baitira azken boladan.
Agentziak | erredakzioa
Eibarren Josu Mendicute udalerriko bozeramaile jeltzalearen aurka agertutako pintadak kritikatu ditu astelehen honetan EAJk, "elkarbizitza demokratikoa hondatu nahi dutelako".
EAJk agiri batean jakinarazi duenez, "ez dira alderdiaren eta zinegotziaren aurka egin dituzten lehen pintadak", Sansaburun, Txantxa Zelain eta Legarren ere agertu baitira azken boladan.
EAJren esanetan, "Eibarrek ezaugarri gisa zaindu nahi duen gizalegearen kontrakoak dira jokabide horiek". Ildo horretan, "zenbait jokabidek elkarbizitza arriskuan jartzen dute", gaineratu dute jeltzaleek.
Bestalde, Mendicutek sare sozialetan honako hau zabaldu du: