Politika -

ETAren amaiera eta Sortu legeztatzea beharrezkoa ikusten du Lokarrik

Lokarrik batzar nagusia egin du egoera politikoa aztertu eta helburu nagusiak finkatu ditu 2012ko otsaila arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren su etena eta Bildu hauteskundeetan izatea bakea lortzeko "urrats garrantzitsu eta erabakigarriak" direla esan du Lokarrik. Horretarako ETAren indarkeriarekin amaitu eta Sorturen legeztatzea "beharrezkoak" direla ziurtatu du.&' || 'nbsp;Lokarrik batzar nagusia egin eta azken bi urteetan egindako jardueren balantzea egin du. Egoera politikoa aztertu eta helburu nagusiak finkatu ditu 2012ko otsaila arte.Hiru lehentasunetan jarri du arreta datozen hilabeteetako: Bakea lortzeko baldintza batzuk bultzatzea, elkarrizketa eta adostasuna aldarrikatzea eta gizartean adiskidetzea lortzeko ideiak proposatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea