Politika -

M-22ko hauteskundeen emaitzak

EAJk Arabako eskainuen banaketa errekurritu du Hauteskunde Batzordean

Lurralde horretako botoen kontaketan irregulartasunak egon zirela uste dute eta beraz, ez dute baztertzen justizia arruntera jotzea organo horrek ez badio jarritako erreklamazioari jaramonik egiten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Hauteskunde Batzorde zentralean Arabako Batzar Orokorretako eserleku banaketa errekurritu du, lurralde horretan botoak kontatzerako orduan irregulartasunak egon zirela argudiatuta. Ez du baztertzen gainera, justizia arruntera jotzea organo horrek erreklamazioari kasurik egiten ez badio.

Gasteiz inguruko Hauteskunde Batzordeak ostegunean atzera bota zuen EAJk aurkeztutako errekurtsoa, baina euskal jeltzaleek aukera guztiak agortzea erabaki dute eta beraz, Hauteskunde Batzorde zentralean ere errekurtsoa jarri dute.

Errekurtso hau ere atzera botaz gero, EAJk ez du baztertzen justizia arruntera jotzea bere tesia defendatzeko, alderdi horretako kideek azaldu dutenez. EAJk aipatzen dituen usteko irregulartasunak Erriberabeitian gertatutakoak lirateke. Han, EAJk dioenez, hamar atzerritarrek udal eta foru hauteskundeetan eman zuten botoa, eta azken organo horretan ematea ez da legezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea