Politika -

Zuzendaritza batzordea

Gorka Urtaran Eudeleko presidente berria izango da

Gasteizko alkateak Imanol Landa Getxoko alkate ohia ordezkatuko du karguan. Eudeleko zuzendaritza berria osatzeko zerrenda EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk adostu dute.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Artxiboko argazkia: EFE
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Artxiboko argazkia: EFE
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea Euskadiko Udalen Elkarteko (Eudel) presidente berria izango da, erakundeak berak iragarri duenez. Datorren astean zuzendaritza batzordea berritu behar du erakundeak, batzar nagusian.

Urtaranek Imanol Landa Getxoko alkate ohia ordezkatuko du karguan. Eudeleko zuzendaritza berria osatzeko zerrenda EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk adostu dute.

Urtaran (EAJ) izango da presidente berria, Jose Antonio Santanok (Irungo alkate sozialista) presidenteorde gisa errepikatuko du berriro, eta Nagore Alkorta (Azpeitiko EH Bilduko alkatea) presidenteorde berria izango da.

Batzar nagusia irailaren 19an egingo du Eudelek Elgoibarren (Gipuzkoa), 2019-2023 agintaldirako gobernu organo berriak aukeratzeko: Zuzendaritza Batzordea (15 ordezkari eta presidentetza) eta hiru Lurralde Batzorde (9 ordezkari bakoitzak).

Gobernu organo bakoitzarentzako hautagaitza bakarra izango da, Eudeleko estatutuekin ados; emakumeen eta gizonen arteko oreka (sexu bakoitzak % 40ko ordezkaritza gutxienez), baita 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalerrien presentzia ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Gorka Urtaran Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Euskadiko Udalen Elkartea albisteak