Politika -
M-22ko hauteskundeak
Elorza: 'Bilduren aurka egin beharko dugu, nahiz eta bozkatuenak izan'
"Hauteskundeak irabazi ditu, baina Bilduren aurka egin beharko dugu, argi dago", esan du Donostiako Udalak. "Larrialdi egoera bateko planteamenduak egin ditu koalizioak", gaineratu du.
Erredakzioa
Donostiako Udalean "Bilduren aurka" egin beharko dutela iragarri du Odol Elorza alkateak, nahiz eta koalizioarena zerrenda bozkatuena izan. Elorzaren hitzetan, "demokraziaren araua" da, hiriarentzat "planteamendu ezkorrak" egin dituztelako. "Hauteskundeak irabazi ditu, baina Bilduren aurka egin beharko dugu, argi dago", esan du Elorzak. "Larrialdi egoera bateko planteamenduak egin ditu koalizioak", gaineratu du. Hauteskundeen ondoren Donostiako udalean sortu den egoera izan du hizpide Elorzak lehen aldiz jendaurrean. Hauteskundeak galdu izana “kolpe gogorra” izan dela aitortu du Donostiako alkateak. Dena dela, eta boto gehien jasotzen dituen alderdia errespetatzeko konpromisoa hartu bazuen ere, argi adierazi du ez duela onartuko “hiriak atzera egitea planteamendu onartezin batzuekin”.