Politika -

M-22ko hauteskundeak

Bilduk Xabier Agirreren (EAJ) alde bozkatuko du Araban

Koalizio abertzaleak iragarri du trukean ez duela eskatuko EAJk Martin Garitano babestea Gipuzkoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk iragarri du Xabier Agirre EAJren Arabako ahaldun nagusigaiaren alde bozkatuko duela, "Europako eskuin atzerakoiena [PP] Arabako erakundeetatik baztertzeko". Halaber, koalizioak gaineratu du trukean ez duela eskatuko jeltzaleek Martin Garitano Bilduko hautagaia babestea Gipuzkoako Aldundian.

Bilduren babesa ez ezik, jeltzaleek Ezker Batuaren bi batzarkideena ere beharko lukete Agirrek ahaldun nagusi karguan jarraitzeko.

Hori horrela, Fernandez de Pinedok aurreratu du PP Arabako Aldunditik baztertzeko "edozein formula" babestuko dutela: "Jarrera kritikoa daukagu EAJk zuzenduko lukeen Gobernuaren aurrean, baina uste dugu erantzukizun jarrera izan behar dugula, milaka arabarrek eskatu bezala".

Hortaz, "irizpide alderdikoiak" alboratu eta herritarrekin hartutako "konpromiso guztiak" gauzatzeko prest agertu dira.

De Lacallek azaldu duenez, gainerako alderdiek Bilduri Gipuzkoako Aldundia edota Donostiako Alkatetza kentzeko itunik egingo balute, horrek ez luke eraginik izango Araban eta eutsi egingo liokete Xabier Agirreren babesari, ez baitute ordainik eskatuko.

Nolanahi ere, Gipuzkoako gehiengoak hauteslekuetan erakutsitako borondatearen ondorioz, Bilduk lurralde horretako Aldundia gidatu beharko lukeela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea