Politika -
Elkarrizketa Radio Vitorian
EAJ: 'Xabier Agirre Arabako ahaldun nagusi izaten saiatuko da'
Iñaki Gerenabarrena Arabako Buru Batzarraren presidenteak esan du ez dutela alderdirik baztertzen akordioa lotzeko Agirre ahaldun nagusi izan dadin.
Erredakzioa
Iñaki Gerenabarrena EAJren Arabako presidenteak esan du Xabier Agirre berriro Arabako ahaldun nagusi izaten saiatuko dela, baina ez du jakinarazi zein formula proposatuko duten horretarako.
Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean Gerenabarrenak azaldu duenez, aukera guztiak irekita daude eta ez dute alderdirik baztertuko Agirre datozen lau urteetan ahaldun nagusi izateko akordio bat lortzeko. PPk igandeko hauteskundeetan jeltzaleek baino hiru batzarkide gehiago eskuratu zituen.
Gerenabarrenarentzat onak izan dira EAJk hauteskundeetan lortutako emaitzak, izan ere, "bigarren indarra gara bai Batzar Nagusietan bai Gasteizko Udalean".