Politika -
Interneten bidez
Lehendakaria: 'Haserre egoteko arrazoiak dauzka gizarteak'
Patxi Lopezen hitzetan, alderdien sistemak aldatu beharreko gauza nabarmenak ditu, eta “haserretuen” mugimendua zaindu behar da.
Erredakzioa
Alderdi politikoen sistemaren zenbait ezaugarrik erreforma bat behar dutela onartu du gaur Patxi Lopez lehendakariak, baina aldaketak "bideragarriak" dien proposamenetatik jaio behar direla gaineratu du. "Zerotik eraikitzen hasteko eta urrats zantzuak emateko tentazioa aldendu behar dugu", esan du lehendakariak.
Lopezen ustez, "haserre daudenen" mugimendua "entzun behar dugun deia da". Bere blogean eta Twitterren, Patxi Lopezek "haserre daudenen" galderak eta eskaerak erantzun ditu. Adierazi duenez, "haserre egoteko arrazoiak egon badaude".
Lehendakariaren hitzetan, ona da hiritarrak beren “inkonformismoa azaltzea eta gaizki dauden gauzak aldatzeko prest egotea”.