Politika -
Polemika
Bilduren aurka neurriak hartzeko exijitu dio PPk Rubalcabari
Saenz de Santamariak Ander Errandonea ETAko preso ohiak erakutsitako pankartari buruzko galderak erantzun ditu gaur.
Erredakzioa
Bilduren aurka neurriak hartzeko exijitu dio Soraya Saenz de Santamaria PPko Kongresuko bozeramaileak Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroari. Kongresuan onartutako legearen erreformari esker, Bilduren aurka egiteko "tresna gehiago" dituela gogoratu dio popularrak Rubalcabari.
Saenz de Santamariak Ander Errandonea ETAko preso ohiak erakutsitako pankartari buruzko galderak erantzun ditu gaur.
Bere hitzetan, Rubalcabak "legea oso ondo ezagutzen duela" dio, baina popularrek lege hori betetzeko "borondatea" duen jakin nahi dute. "Rubalcabak berak erabaki behar du legea bete behar den ala ez", gaineratu du.
Hasieratik, Gobernuari Bilduren iharduerei "oso adi" egoteko exijitu zion PPk. "Denbora ez dute galdu", salatu du Saenz de Santamariak, Errandonearen argazkia aipatuz.