Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
Bilduk babes-helegitea aurkeztuko du, argazkiaren polemika dela eta
Hain zuzen ere, ETAko kide batek Bilduren pankarta bat erakutsi eta gero jasotako "irainak" salatzeko errekurtsoa aurkeztuko dute Hauteskunde Batzordean.
Erredakzioa
Bilduk iragarri du "babes-helegite" bat aurkeztuko dutela Hauteskunde Batzordean, Ander Errandonea ETAko kide ohiak espetxetik ateratzean koalizioaren kartel bat erakutsi eta gero jasotako "irainak" direla eta.
Martin Garitano Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak "polemika" hori hizpide hartu du. Bere hitzetan, "ez da kritikatu behar pertsona batek proiektu baten alde egindako apustua, proiektu horrek bide politikoen eta demokratikoen alde duen apostua hain argia bada".
Hori horrela, Garitanok deitoratu du "eurek sortu ez duten beste polemika batean" nahasita egotea, eta "Espainiako eskuin muturrak" sortu duela salatu du. Halaber, "bide politikoen, zibilen eta demokratikoen aldeko apustua argia eta atzera bueltarik gabekoa" dela nabarmendu du.
"Bilduri hauteskunde programarik ez izatea egotzi diote, baina gure programa oinarri kanpaina egiten uzteko eskatu nahi dizuegu", esan du Garitanok.
Arratsaldean, Pello Urizarrek (EA) eta Oskar Matutek (Alternatiba) Estrasburgon egin dute agerraldia, Europar Legebiltzarrean. "Borrokarako bide demokratikoa bakarrik erabiliko dugula badakiela pentsatzen dugu", adierazi du Pello Urizarrek.
"Bilduk ez du ekimen hori bultzatu, eta ez da ekimen horretako protagonista", gaineratu du Urizarrek. "25 urte kartzelan eman ondoren hausnarketa egin duen pertsona baten irudia da; behin eskubide civil eta politikoak berreskuratu dituenean, alderdi baten alde egitea erabaki du Errandoneak".
Aldez aurretik, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Iñaki Agirrezabalaga Bilduko hautagaiak "gaitzetsi" egin zituen "herrialde honetan izan diren indarkeria guztiak, ETArena barne".