Politika -

Helegitea

Polizia gehiegikerien legeari helegitea jarri dio PPk Auzitegi Konstituzionalean

Eusko Legebiltzarrean, apirilean, PSE-EEren eta EAJren aldeko botoekin onartutako legea "aberrazio juridikoa" eta "akats politiko larria" da popularren iritzian.

Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EFE
Polizia gehiegikerien legeari helegitea jarri dio PPk Auzitegi Konstituzionalean
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ciudadanosek hartutako bideari jarraituz, PPk helegitea jarri du astelehen honetan Auzitegi Konstituzionalean polizia gehiegikerien legearen aurka. Eusko Legebiltzarrean, apirilean, PSE-EEren eta EAJren aldeko botoekin onartutako legea "aberrazio juridikoa" eta "akats politiko larria" da popularren iritzian, eta terrorismoaren biktimentzat "irain morala" ere bada.

Hitz horiekin deskribatu du aipatu legea Ignacio Cosidok, popularrek Senatuan duten bozeramaileak. Helegitean, Estatuko Segurtasun Indarren eskaerak ere jaso dituzte. Hain zuzen ere, horiekin bildu da goizean Cosido, errekurtsoaren xehetasunak ezagutarazteko.

Cosido Poliziaren zuzendari nagusi izan zen 2012 eta 2016 urteen artean. Esan bezala, polizia gehiegikerien euskal legea apirilean onartu zuten Legebiltzarrean, PSE-EEren eta EAJren babesarekin. Helburua zen lehenagotik indarrean zegoen legea aldatzea, PPk horren aurka ere egin bazuen ere.

Alabaina, Pedro Sanchezen gobernuak atzera bota zuek popularren helegitea. Trukean, baina, zenbait aldaketa agindu zituen lege horretan; besteak beste, kaltetuei ordaina emateko orduan abusuen erantzulerik ez bilatzea.

Cosidok defendatu du jeltzaleei ordaindutako "bidesaria" izan zela Espainiako Gobernuak helegitea atzera botatzea, zentzura mozioan babesa lortzearen truke.

Auzitegi Konstituzionalean gaur bertan aurkeztutako errekurtsoak 62 orrialde ditu, eta PPk lege horrek dituen bost artikuluetatik lau "salatu" ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Eusko Legebiltzarra Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala