Politika -

Osakidetza

Ikerketa 'oztopatzeagatik' Osasun Saila gaitzestea errefusatu du Legebiltzarrak

EH Bilduk eta Elkarrrekin Podemosek adostutako zuzenketa ez du onartu Ganberak, ezta PPrena ere. EAJk eta PSE-EEk aurkeztutakoa ere atzera bota dute taldeek.

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Artxiboko argazkia: EFE
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila.
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailaren jarrera gaitzestea nahi zuten EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, baina Eusko Legebiltzarrak ez du ekimena onartu. Justiziaren esku informazio guztia ez jartzea eta epaitegien ikerketa "oztopatzen saiatzea" leporatzen zion mozioak Sailari.

2016-2017ko Osakidetzako lan-eskaintza publikoaren probetan ustez izan ziren filtrazioen inguruan bi mozio aurkeztu dituzte EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean. Gasteizko epaitegi bat azterketen filtrazioak ikertzen ari da. Jon Darpon Osasun sailburuaren eta Osakidetzako beste kargudun batzuen dimisioak eragin ditu auziak.

EH Bilduk eta Elkarrrekin Podemosek adostutako zuzenketa ez du onartu Ganberak, ezta PPrena ere. EAJk eta PSE-EEk aurkeztutakoa ere atzera bota dute taldeek.

Zuzenketan, eztabaidaren bultzatzaileek, Osasun Saila gaitzesteaz gain, Belen Greaves (EAJko buruzagi ohia) Eusko Jaurlaritzako funtzionarioari espediente informatibo bat zabaltzea eskatzen zuten, 2016-2017ko lan-eskaintza publikoan barne ikerketako arduradun bezala izan zuen jokabidea aztertzeko.

Ikerketaren zati bat Fiskaltzari igorri ez ziotela errepikatu dute bi talde politikoek. Informazioa Gasteizko epaitegiak eskatu zuenean bakarrik bidali zela erantsi dute.

Lan-eskaintza publikoaren material eta operazio guztiak fiskalaren esku uztea eskatu diete Sailari eta Osakidetzari, azterketak zuzentzeko makinak barne. Era berean, lan-eskaintzaren ebazpen prozesu guztiak bertan behera uztea eskatu dute, mediku pediatrena eta familia-medikuena salbu.

EAJren eta PSE-EEren zuzenketa bateratuan, ikerketarako beharrezkoa den informazio guztia errazten jarraitzea eskatzen zioten jeltzaleek eta sozialistek Eusko Jaurlaritzari, baina Legebiltzarrak atzera bota du.

Azkenik, ikerketa judizialerako informazioa bidaltzeko garaian izandako ardura faltaren aurrean, "justiziarekin erabateko lankidetza jarrera bat" hartzea eskatzen zion PPk Jaurlaritzari bere zuzenketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Osakidetza Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Lan Eskaintzak