Politika -

Gardentasuna

Isabel Celaa, diru gehien duen bigarren ministroa

Kongresuak diputatu guztien ondasunak eta diru-sarrerak argitaratu ditu ostegun honetan bere webgunean.

Isabel Celaa. Artxiboko argazkia: EFE
Isabel Celaa.
Hauek dira Kongresuko diputatu guztien ondasunak

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Kongresuak diputatu guztien ondasunak eta diru-sarrerak publiko egin ditu bere webgune ofizialean.

Pedro Sanchez jarduneko presidentearen aurretik, Pedro Duque eta Isabel Celaa ministroak dira diru gehien duten Espainiako Gobernuko kideak.

Pedro Duque 1,2 milioi euroko baliodun ondasunak ditu. Halaber, hiru etxebizitza eta ibilgailu eta txalupa bana dauzka.

Bigarren tokian Isabel Celaa dago. 800.000 euroko baliodun ondarea dauka. Bizkaian hiru etxebizitza ditu eta lursail bana lurralde horretan eta Araban. Etxeetako bat eta Arabako lursaila herentzian hartu ditu.

Duquek ez bezala, Celaak 140.000 euroko zorra daukala aitortu du.

Ondasun gutxien duen ministroa Magdalena Valerio da: ez du etxerik, ezta autorik ere, eta kontu-korrontean 40.000 euro dituela azaldu du.

Bankuan diru gutxien daukan ministroa Maria Jesus Montero da: 7.000 euro inguru ditu. Alabaina, hiru etxebizitza, lokal bat eta garaje bat  ditu Sevillan.  

Kontu-korrontean diru gehien duten ministroak Fernando Grande-Marlaska eta Margarita Robles dira: 400.000 euro eta 410.000 euro dituzte, hurrenez hurren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Eguneko albisteak Albisteak