Politika -
Proces-a
Fiskaltzak U-1eko 28 antolatzaileri talde kriminala osatu izana egoztea eskatu du
Ministerio Publikoak 30 auzipetuetako 28ri delitu hori gehitzea funtsak bidegabe erabiltzeari, prebarikazioari, desobedientziari, dokumentuak faltsutzeari eta sekretuak ezagutarazteari.
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelonako Fiskaltzak U-1eko galdeketa prestatzeko lanengatik auzipetuetako 28 antolatzaileri talde kriminala osatzeko delitua leporatzea eskatu du, eta, beraz, hori gehitzea orain arte egotzi dizkietenei: funtsak bidegabe erabiltzea, prebarikazioa, desobedientzia, dokumentuak faltsutzea eta sekretuak ezagutaraztea.
Ministerio Publikoak idatzi bat aurkeztu du Bartzelonako 13 zenbakiko instrukzio epaitegiko titularraren aurrean, 30 auzipetuetako 28ri delitu hori gehitzea eskatzeko. Horien artean daude Kataluniako irrati-telebista publikoetako eta Puigdemonten Kataluniako Gobernuko hainbat goi kargudun, hala nola Nuria Llorach, Vicent Sanchis, Saul Gordillo, Joaquim Nin, Jaume Clotet, Josep Ginesta, Albert Royo, Amadeu Altafaj eta Natalia Garriga.
Fiskaltzaren aburuz, talde kriminala da “egitura hierarkikoa eta lanen banaketa bat duen pertsona ezberdinen sare egituratua”, egituraketa modua edozein dela ere.
28 pertsona horiei egozten die “modu adostuan eta jarraitutasun batez, banakako ekarpen hierarkizatu baten bidez” jardutea “Kataluniako autonomia erkidegoaren banakuntza lortzeko”.