Politika -

Donostian

Troitiñori egindako omenaldia ikertzeko eskatu du Dignidad y Justiciak

Elkarteak aurkeztutako salaketaren arabera, hainbat egunkaritan omenaldiaren inguruko albisteak argitaratu zituzten, eta deialdia www.askatu.org webgunean iragarri zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Troitiño ETAko kideari iragan ostegunean egindako omenaldiaren antolatzaileak identifikatzeko eskatu dio Dignidad y Justicia elkarteak Auzitegi Nazionalari. Antza, Donostiako Herriko Tabernan egin zioten omenaldia Troitiñori.

Elkarteak aurkeztutako salaketaren arabera, hainbat egunkaritan omenaldiaren inguruko albisteak argitaratu zituzten, eta deialdia www.askatu.org webgunean iragarri zuten.

Informazio horien arabera, Txaparrene kaleko Herriko Tabernara joan zen Troitiño ostegun gauean. "200 bat pertsonak parte hartu zuten omenaldian", gaineratu dute Dignidad y Justicia elkartetik.

"Aurresku bat dantzatu zuten ongietorrian, eta ''Gora ETA'' oihukatu zuten hain bat aldiz", salaketaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea