Politika -
Omenaldia 'Gatza'ri
Libre utzi dute atzo Zornotzako istiluetan atxilotutako emakumea
Horrez gain, zazpi pertsona gehiago identifikatu zituzten, izan ere, ehunka lagun bildu ziren Herrizaingo Sailak debekatu zuen manifestazioan parte hartzeko.
Erredakzioa
Ertzaintzak aske utzi du atzo Zornotzan (Bizkaia) debekatuta zegoen manifestazio baten harira izan ziren istiluetan desobedientzia leporatuta atxilotu zuen emakumea, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Atxilotuaz gain, Ertzaintzak zazpi pertsona identifikatu zituen Jose Maria Sagardui Gatza ETAko preso ohi zornotzarrari omenaldia egiteko manifestazioa egiten saiatu zirelako.
Gatza kartzelan denbora gehien eman duen ETAko presoa da eta atzoko omenaldian etxeko balkoitik agurtu zituen bere herrira elkartasuna adieraztera joandakoak.
Herrizaingo Sailak debekatu egin zuen larunbatean preso ohiari egin behar zioten omenaldia. Debeku horren ostean, herritar talde batek manifestazioa deitu zuen presoen "biziarteko kartzela zigorrak" salatzeko, baina Herrizaingo Sailak hori ere debekatu egin zuen aurrekoaren "jarraipena" zelakoan.
Hala ere, ehunka pertsona bildu ziren Zornotzan eta manifestazioa egiten saiatu zirenean, Ertzaintzak kargatu egin eta istiluak hasi ziren.