Politika -

Apirilaren 24rako

Indepententistak sarea, alderdikeriarik gabeko Aberri Egunaren alde

Gernikan eta Baigorrin Aberri Eguna "elkarrekin" ospatzeko deia egin die abertzaleei, "bere buruaren jabe izan nahi duen herrian geroz eta gehiago garela" erakusteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Independentistak sareak apirilaren 24ko Aberri Egunean "alderdikeriak baztertu" eta "elkarrekin" ospatzeko deia egin die abertzaleei.

Independentistak sareak ekitaldia egin du gaur Gernikako Batzar Nagusietan eta Gernikako arbolaren azpian lore eskaintza egin dute bonbardaketaren eta "faxismoaren biktima guztien" omenez.

Lore-eskaintzaren ondoren, Txutxi Ariznabarretak hartu du hitza eta datorren urtean Aberri Eguna eta Nafarroaren Eguna egun berean ospatuko direla azpimarratu du.

Autengoari dagokionez, berriz, Aberri Eguna apirilaren 24an Gernikan eta Baigorrin ospatuko dutela gogorarazi du. "Gernika gure askatasunen sinbolo gisa, Baigorri Nafarroako lurraldeen batasunaren irudi gisa eta Iruñea Nafarroako Erreinuaren eta Euskal herriaren hiriburu gisa lotu nahi ditugu datozen bi urteetan", gaineratu du.

Gernikako ekitaldi sinbolikoarekin "independentziari argi berdea" eman nahi izan diotela adierazi du Independentisten ordezkariak. "Hauxe da hildakoei, haien lagunei eta senideei, eta Frankismoaren biktima guztiei egin diezaiekegun omenaldi onena. Faxista erasotzaileei eman diezaiekegun erantzun indartsuena", adierazi du Ariznabarretak.

Datorren apirilaren 24ean "kolore guztietako abertzale eta independentistek" Aberri Eguna "elkarrekin" ospatzeko aukera izango dela goraipatu du. "Alderdikeriak baztertuz, Aberri Eguna abertzale guztion eguna da", haren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea