Politika -
M26
Maiatzaren 24ra arte luzatu dute posta bidez botoa emateko epea
Hauteskunde Batzorde Zentralak erabakitakoaren arabera, maiatzaren 24an, 14:00etan, bukatuko da posta bidez bozkatzeko epea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hauteskunde Batzorde Zentralak maiatzaren 24ra arte (ostirala) luzatu du maiatzaren 26ko udal, foru eta Europako hauteskundeetara begira posta bidez botoa emateko epea. Zehazki, 14:00ak arte epea izango da.
Halaber, botoak dagokion hauteskunde mahaira iritsi dadin bermatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Hauteskunde Batzorde Zentralak Correosi.
Bestalde, maiatzaren 16an bukatuko da posta bidezko botoa eskatzeko epea eta maiatzaren 24ean, ostera, botoa ematekoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea