Politika -
Larunbaterako iragarrita
Herrizaingo Sailak 'Gatza'ren aldeko omenaldia debekatu du Zornotzan
Manifestazioa "aurretik deitutako, eta debekatutako, bi ekitaldien jarraipena" dela ulertzen du Herrizaingo Sailak eta, ondorioz, ETAko preso oiha "omentzeko saioarekin lotuta dago".
Erredakzioa
Jose Maria Sagarduy Gatza ETAko preso ohia omentzeko ekitaldia debekatu du Herrizaingo Sailak. Manifestaldia larunbatean egin behar zuten, Zornotzan (Bizkaia). Gatza asteazkenean espetxetik atera zen 31 urteko zigorra bete ostean.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, martxa partikular batek deitu zuen eta Zornotzako kaleetan egitekoa zen 18:00etatik 20:00etara. Gatza bertan bizi da.
Herrizaingo Sailak manifestaldia debekatzea erabaki du, "debekatutako beste ekitaldi batzuen jarraipena delako", izan ere, ETAko preso ohia "omentzeko saiakera bat da".
"Bizi osorako kartzela-zigorrik ez" lelopean asteazkenerako manifestaldia deitu zuten, eta larunbaterako "Biziarteko espetxe-zigorraren aurkako ekitaldia" lelopean elkarretaratzea, 17:30ean, deitu zuten.