Politika -
Fiskaltzak eskatuta
Ertzaintza Bilduren hautagaitzak aztertzen ari da
Estatuko Fiskal Nagusiak Bildu koalizioaren zerrendak aztertzeko eskatu dio Ertzaintzari, "legeari iruzur eginez hauteskundeetan egoteko ihesbideak" aurkitzea ekiditeko
Erredakzioa
Estatuko Fiskaltza Orokorrak Ertzaintzari Bildu koalizioak hauteskundeetarako aurkeztu dituen hautagaitzak aztertzeko eskatu dio, gaur Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak azaldu duenez.
Sailburuak Legebiltzarreko kontrol saioan esan du hori, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak egindako galdera bati erantzunez. Esan duenez, apirilaren 5ean Fiskaltzak Ertzaintzari, Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari eginbehar hori bidali zien, "legeari iruzur egin eta hauteskundeetan egoteko ihesbideak" bila ditzaketen hautagaitzak aztertzeko asmoz.
Gainera, Aresek zehaztu du apirilaren 9an Erandion (Bizkaia) Alfredo Pérez Rubalcaba Barne ministroarekin izan zuen bileran bi gobernuen artean informazioa trukatzeko eta koordinatzeko mekanismoak "areagotzea" adostu zutela. Horrela, gaineratu du, "egungo legalitatea zehaztasunez betetzen dela ziurtatzeko informe eta dokumentazio guztiak Fiskaltzari bidaltzeko". Aresek azpimarratu du Bildurekin ere betiko duela Ertzaintzak Fiskaltzaren eskakizuna.