Politika -

'Erreka' taldea

ETAko ustezko beste kide baten bila ari da Guardia Zibila

Andoni Goikoetxea da ihes eginda dagoena, eta berarekin lotuta dauden bi etxe miatu dituzte. Gaur deklaratuko du Auzitegi Nazionalean Aitor Esnaolak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila ETAren Erreka taldearekin zerikusia izan lezaketen beste pertsona bat bilatzen ari da, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, Auzitegi Nazionalak Andoni Goikoetxea Gabilondo atxilotzea agindu du, baina oraingoz ez dute topatu eta baliteke ihes egin izana asteartean Esnaola anaiak atzeman eta gero.

Aipatu iturrien arabera, agenteek ustez pertsona horrekin lotuta dauden bi etxe miatu dituzte; baserri bat Gaztelun eta etxebizitza bat Leaburun, biak Gipuzkoan.

Alfredo Perez Rubalcaba lehen presidenteordeak ihes egindakoa Andoni Goikoetxea Gabirondo dela baieztatu du. Honek "ETAren logistika taldearen egoitza" zaintzeko ardura zuen, Aitor Esnaolarekin batera.

"Aurkitutakoa ETAren talde logistikoaren sukurtsala da, hau da, Espainiarako banaketa zentrua; taldea Frantzian zegoen baina materiala banatzeko zentroa guk aurkitutakoa da", azaldu du Rubalcabak.

Aitor Esnaolak ETAko laugarren ustezko kideak komandoaren parte zirela ziur dira Segurtasun Indarrak. Iheslariaren izen-abizenak Rubalcabak aditzera eman ditu prentsaurrekoan. Bi horiek 1998an sartu omen ziren ETAn, beraz, 12 urte zeramatzaten barruan.

Igor Esnaola, bestalde, "guztiaren jakitun" zen eta Lander Etxeberriak korreo lanak egiten zituen ETA eta komandoaren artean.

Erreka taldearen aurkako polizia operazioa asteartean abiatu zuten, Esnaola anaiak atxilotuta, ETAko kide legalak (fitxatu gabekoak) izatea egotzita. Ordutik, Lander Etxeberria ere atxilotu eta 1.600 kilo lehergai atzeman dituzte.

Lehergaia Esnaolatarren baserrian eta Zegaman (Gipuzkoa) eta Azpirozen eta Baraibarren (Nafarroa) zeuden hiru zulotan zegoen.

Atxiloketak eta atzemandako detonagailuak, ordenagailuak, pistolak eta 1.600 kilo luze lehergaiak kontuan izanda, lehergailuekin lotutako operaziorik garrantzitsuena dela esan du Rubalcaba ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea