Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
EAJri eta PSOEri 'batasunologoak' izatea leporatu die Basagoitik
Bilboko alkatetzarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur Basagoitik Bizkaiko hiriburuan. Zenbait alderdi politikok "betiko gaiak" jorratzen jarraitzen dutela kritikatu du PPko buruak.
Erredakzioa
EAJri eta PSOEri "batasunologoak" izatea egotzi die Antonio Basgoiti EAEko PPko presidenteak. Bere hitzetan "ETAren alor politikoaren hitzak" neurtzen adituak dira jeltzaleak eta sozialistak.
Bilboko alkatetzarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur Basagoitik Bizkaiko hiriburuan. Zenbait alderdi politikok "betiko gaiak" jorratzen jarraitzen dutela kritikatu du PPko buruak.
Basagoitiren iritziz, "batasunologo asko dago" Batasunaren "hitzak, komak eta puntuak" neurtzen. EAJk eta PSOEk "batasunologoen" hautagaitza kanpaina egingo dutela uste du Basagoitik.
"Gu ez gaude horretan, horrek ez gaitu arduratzen", esan du. Popularrek "terrorismoaren erabateko amaiera" nahi dutela azaldu du eta, "behingoz, armak entrega ditzaten".