Politika -
Polizia operazioa
ETAko bi ustezko kide 'legal' atxilotu dituzte Legorretan
Atxilotutakoak Aitor eta Igor Esnaola Dorronsoro anaiak dira, eta logistika taldeko kideak izatea leporatzen diete. Miaketetan lehergailuak, detonagailuak eta dokumentuak aurkitu dituzte.
Erredakzioa
Guardia Zibilak ETAko bi ustezko kide atxilotu ditu gaur goizaldean Legorretan (Gipuzkoa), logistika taldekoak izatea eta armak eta lehergaiak banatzea egotzita, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriak aipatuta agentziek jakinarazi dutenez.
Aipatu iturrien arabera, atzemandakoak Aitor eta Igor Esnaola Dorronsoro anaiak dira. Erakunde terroristako kide ''legalak'', Poliziak fitxatu gabekoak, dira, Poliziaren arabera.
Gaurko operazioa Frantzian Oier Gomez eta Itziar Moreno ETAko ustezko kideak atxilotu eta bi egunera egin dute, baina bi operazioek ez dute zerikusirik. Jendarme batzuekin tiroketa izan eta agente bat zauritu eta gero atzeman zituzten Gomez eta Moreno.
Dagoeneko ETAko 40 ustezko kide atxilotu dituzte urtarrilaren 10ean erakunde terroristak su-etena iragarri zuenetik.
Miaketak
lehergailuak, detonagailuak eta ETAren "Zutabe"ak aurkitu dituTerrorismoaren kontrako iturriek jakitera eman dutenez, agenteek lehergailuak, detonagailuak eta dokumentuak aurkitu dituzte miaketetan, baina ez dute zehaztu zenbat.