Politika -

Hauteskunde orokorrak

WhatsAppek atzera egin du eta itxi egin ditu Podemosek kanpainarako sortutako kontuak

Asteazkenean, kontuak berriro zabalduko zituztela iragarri zuten arren, dirudienez, konpainia horretako langile baten "akatsa" izan zen "iragarpena".

WhatsAppek itxi egin ditu Podemosek kanpainarako sortutako kontuak. EFEren artxiboko irudia
WhatsAppek itxi egin ditu Podemosek kanpainarako sortutako kontuak
WhatsAppek itxi egin ditu Podemosek kanpainarako sortutako kontuak. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unidas Podemosek hauteskunde kanpainan jarraitzaileei mezuak bidaltzeko erabiltzen zituen kontuek itxita jarraituko dute, aplikazioaren arduradunak alderdi moreari jakinarazi dionez. Asteazkenean, kontuak berriro zabalduko zituztela iragarri zuten arren, dirudienez, konpainia horretako langile baten "akatsa" izan zen "iragarpena".

Unidas Podemosek jaso duen mezuak zera dio: "Bezeroaren arretako kide batek ustekabean baimendu zuen kontu horietako bat, hau da, Podemosi itxi zizkioten zazpi kontuetatik bakar bat aktibatu zuen, eta ondorioz, kontua erabilgarri zegoenaren abisua jaso zuen alderdiak".

"Halere, akats baten ondorio izan zen, hori dela eta, lehenbailehen itxi dugu berriro kontua. Mesedez, onar ezazue nire barkamena, horrek eragin ahal izan duen edozein nahasmendugatik", zehaztu du Facebooken konpainiak.

Zalantzarik egon ez dadin, WhatsAppek argi utzi die zerbitzuaren baldintzak urratzeagatik itxi dutela kontua. "Astelehenean igorritako mezua berretsi nahi dut, alegia, kontu guztiak debekatuta daudela. Debeku horiek, gainera, iraunkorrak dira, eta ez dugu apelaziorik onartuko", adierazi dute.

Esan bezala, zazpi telefono zenbaki ezberdin erabiltzen zituzten hauteskunde kanpainako mezuak bidaltzeko. Nolanahi dela, ezingo dituzte kontu horiek berriro erabili.

Alderdi moreak, bestalde, gogor kritikatu du Podemosen kanpainarako kaltegarria izan den arazo "larri" horri buruzko azalpenik jaso ez izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika WhatsApp Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak