Politika -

Creusen, Frantzian

ETAko ustezko bi kidek gendarme bat zauritu dute kontrol batetik ihesi

Agentea larri dago baina arriskutik kanpo. Segurtasun indarrek autoa abandonatuta eta hutsik aurkitu dute. Inguruak miatzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsonak agente bat tiroz zauritu dute, errepide-kontrol batean gelditzeko eskatu eta ihesi hasi direnean. Bi iheslariak ETAko ustezko kideak izan daitezke, RNEk zabaldutako informazioaren arabera.

Gertaera larunbateko 17:00etan izan da, Creuse departamenduan, Frantziako erdialdean. Agenteek auto bati gelditzeko agindua eman diote baina horrek aurrera jarraitu du eta barruan zihoan batek gendarme bati tiro egin dio, Le Parisien egunkariaren arabera.

Gendarmea gorputzaren goiko partean zauritu du, larri, baina arriskutik kanpo dago.

Autoa hutsik aurkitu dute gertaeraren lekutik gertu. Segurtasun indarrek bilaketa talde handia abian jarri dute, miaketarako txakurrekin, militarrekin eta helikoptero batekin iheslariak aurkitzako asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea