Politika -
Libre, urtarriletik
Mikel Ibañez ETAko presoa hil da
Auzitegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna eman zion osasun arazoengatik, joan den urtarrilean.
Erredakzioa
Mikel Ibañez ETAko presoa hil egin da 2008an atzeman zioten minbiziak jota, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez. Auzitegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna eman zion urtarrila hasieran osasun arazoengatik.
Mikel Ibañezi 27 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1988an Francisco Javier Zabaleta Azpitarte enpresaria hiltzen laguntzea leporatuta eta Martuteneko kartzelan egon zen azken urteetan.
Auzitegi Nazionalak baldintzapean libre uzteko baimena eman zion minbizia zuela eta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea