Politika -

Absoluzioaren sententzia

Udalbiltzako auzipetuek 'amesgaiztoa' amaitu dela esan dute

Dagoeneko irmoa da urtarrilaren 20an Udalbiltzako 22 kide absolbitu zituen sententzia, akusazioek ez baitute errekurtsorik jarri. Auzipetuek poza azaldu dute erabakiagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzotik irmoa da urtarrilaren 20an Udalbiltzaren aurkako auzian auzipetutako 22 lagunak absolbitu zituen sententzia, akusazioek, Dignidad y Justicia eta Fiskaltzak, ez baitute helegiterik aurkeztu Auzitegi Gorenean.

Komunikatu batean, legez kanpoko Udalbiltzaren ordezkariak pozik agertu dira Auzitegi Nazionalaren epaiagatik eta zortzi urteren ondoren "amesgaiztoa" amaitu dela esan dute.

Azpimarratu dute orain "ametsak gauzatzeko ordua dela" eta eskerrak eman dituzte "hainbat lagunek egin duten ahalegin solidarioagatik; horrek egin du posible absoluzioa eta auzipetuen eta Udalbiltzaren askatasuna".

Horien hitzetan, "eskubide zibil eta politikoen defentsan lanean ari den jende askok bat egin du askatasunez elkartzeko eskubidearen alde, sufragio pasibo unibertsala eta herri guztiek instituzio publiko eta demokratiko propioak izateko duen eskubideak aldarrikatuz".

Urtarrilaren 20an, absoluzioaUdalbiltzako 22 auzipetuak absolbitzen zituen epaia urtarrilaren 20an egin zuen publiko Auzitegi Nazionalak; fiskalak ETAko kide izatea egotzita, 10 urteko kartzela-zigorrak eskatzen zituen horientzat.

Sententziak zioen Udalbiltza proiektu nazionalista dela "baina ez terrorista". Argitaratu bezain laster, Auzitegi Nazionalak iragarri zuen ez zuela helegiterik jarriko argi gelditzen zelako ez dagoela frogarik "Udalbiltza ETArekin lotzeko".

"Ideologia mailako jarrera batzuk zigorretatik kanpo daude", esan zuen Fiskaltzak orduan, eta horiek ekintza terroristak bultzatzera bideratu diren frogatzea zaila dela gaineratu zuen.

Epaia argudiatzeko gaineratu zutenez, "estatu demokratiko batean zigor arlotik kanpo geratzen dira jarduera politikoak eta ideologia, horiek gustatu edo ez, gehiengoa edo gutxiengoa izan, eta nahiz eta gehiengo bati higuina eman, atentatu terroristak kondenatu gabe, esaterako".&' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea