Politika -
PRESOAK
Preso bat hil da Zaballan, urtea hasi zenetik hirugarrena
Astelehenean gertatu zen azken heriotza, Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak baieztatu duenez.
EITB.EUS
Aste honetan Zaballako (Araba) espetxean hil den preso baten heriotzaren berri izan dugu azken orduotan. Urtea hasi zenetik, hiru dira Arabako kartzelan hildakoak. Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak bi heriotza baieztatu ditu: bata, otsailean; bestea, iragan astelehenean (apirilak 1).
Itxura guztien arabera, astelehenean bere buruaz beste egin zuen preso batek astelehenean eta gauza bera egin zuen, ustez, otsailean beste batek. Hori da Espetxe Erakundeen Zuzendaritzatik aipatu duten hipotesia.
Azken heriotzari dagokionez, autopsiaren emaitzaren zain daude oraindik.
Bi heriotza horiei, espetxe berean gaindosiak jota urtarrilean 17an hil zen 28 urteko preso bizkaitarra gehitu behar zaio. Salhaketa elkarteak orduan salatu zuenez, "ezkutatze politika sistematikoa" aplikatzen dute, "inolako informazio publikorik ematen ez dutela" iritzita.