Politika -
Donostian
Bildu, Sorturen 'B Plana ez den koalizioa', aurkeztu dute
Bildu izango da Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta independienteek osatutako koalizio berriaren izena. Datorren larunbatean aurkeztuko dituzte maiatzeko hauteskundetako hautagaiak.
Erredakzioa
Bildu, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta independienteek osatutako koalizio berria aurkeztu dute Donostiako Miramar Jauregian. Beste alderdien "ezkutuko plana" edo "B plana" ez dela baieztatu dute Bildu aurkeztu dute EA eta Alternatibaren ordezkariek.
Euskal Herria behetik eta ezkerretik eraldatuko duen eskaintza gisa aurkeztu dute beren burua, eta eraldaketa hori lortzeko bidean udalak eta aldundiak funtsezko tresna direla adierazi dute.
Miramar jauregian egin duten ekitaldian, Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiak esan du, indar subiranisten arteko metaketa lortzea ez dela inoiz ezkutatu beharreko plana izan. Datorren larunbatean, apirilak 9, aurkeztuko ditu Bilduk maiatzeko hauteskundetako hautagaiak, Kursaalean egingo den ekitaldi batean.