Politika -

'Faisan auzia'

ETArekin hitz egin zuten Gobernuko kideei galdeketa egin zien Ruzek

Gobernuak su-etenean izandako jarrera defendatu du Alfredo Perez Rubalcabak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2006an (besteak beste ekainaren 22an, Joseba Elosua Faisan tabernako jabea atxilotu eta bi egunetara) ETArekin bilerak izan zituzten Gobernuko kideei galdeketa egin zien Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak urtarrilaren 31 eta martxoaren 22a bitartean.

Laurence Le Vert Frantziako epaileak Auzitegi Nazionalera bidalitako erregu-gutunaren gaineko sekretua altxatu du astearte honetan Ruz epaileak, auto batean.

Ebazpenaren arabera, epaileak bileran aktarik jaso ote zuen galdetu zion Gobernuari, eta horrela izan bazen horien kopia bat emateko eskatu zion. Gainera, bilera horretan izan ziren Gobernuko ordezkarien izenak emateko "eta beren erantzukizun publikoak edo kargu ofizialak" zehazteko eskatu zion, lekuko gisa galdeketa egiteko.

Bilera horiek urtarrilaren 31n, otsailaren 2an eta 3an, eta martxoaren 22an egin zituzten, ETAk jasotako eta Francisco Javier Lopez Peña Thierry-ri atzemandako akten arabera.

"Ekainaren 22ko bileran talde terroristako kideek atxiloketen eta ikerketa judizialaren harira aurpegiratutakoen aurrean Gobernuko ordezkariek adierazpenik egin ote zuten" argitu nahi du epaileak.

Zenbait hedabidetan argitaratutako ETAren akten arabera, ETAko kideak estortsio aparatuaren aurka egindako operazioagatik kexatu ziren egun horretan.

Bilera Gobernuak edo ETAk deitu ote zuen, eta deitzeko arrazoiak zein izan ziren argitzeko eskatu du Ruz epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea