Politika -

Kongresua

Rubalcabak Faisan auzia eta ETAren aktak argitu ditzala eskatu du PPk

Kongresuan Barne ministroaren agerraldia eskatuko dutela jakitera eman du Soraya Saez de Santamariak. PPk baieztatu duenez, Rubalcabak "azalpenak eman beharko ditu ala d¡mititu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko osoko bilkuran Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuaren lehen presidenteordearen agerraldia eskatu du PPk, Faisan auziari eta ETAko kideekin izandako ustezko kontaktuei buruzkoa argitu ditzan. El Pais egunkariak argitaratutakoaren arabera, Gobernuaren eta ETAko kideen artean ustez kontaktuak izan ziren.

Rubalcabaren agerraldiaren harira, Soraya Saez de Santamaria PPko bozeramailaren esanetan, Barne ministroak "azalpenak eman beharko ditu ala dimititu", Esteban Gonzalez Pons PPko alderdiko Komunikazio arloko idazkariordeak ere eskatu duen bezala.

"Rubalcabak arazo bat du", gaineratu du Saez de Santamariak, "puzzlearen piezak bat etortzen diren heinean, agertzen zaigun irudia Rubalcaba berarena baita". PPko buruzagiaren arabera, Barne ministroa "egoera oso konplikatuan dago".

Honen ustetan, Rubalcabak Kongresuan berehalako agerraldia egingo ez balu, ETAren negoziazioari buruz ezagutzera eman diren berrien berrespena suposatuko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea