Politika -
'amatasuna babesteko legea'
Haurra adopzioan uzten duten emakume migranteen kanporatzea atzeratu nahi du PPk
Madrilen dagoeneko neurria "modu arrakastatsuan" ezarri dute, eta PPren asmoa neurria Espainia osoan ezartzea da.
agentziak
Haurra adopzioan uzteko asmoa duten emakume migranteen kanporatzea atzeratzea proposatu du PPk bere Amatasuna Babesteko Legearen harira; horrenbestez, datozen hauteskunde orokorretan Gobernura heltzen badira neurri hori bultzatuko dutela esan dute popularrek.
Madrilen dagoeneko neurria "modu arrakastatsuan" ezarri dute, eta PPren asmoa neurria Espainia osoan ezartzea da. Hala ere, PPko iturriek azaldu dutenez, ez dute "Inolaz ere proposatzen haurdun dauden emakume migranteak ez kaleratzea euren haurren truke, hori astakeria hutsa baita".
Popularren asmoa kaleratzea haurdunaldia amaitu arte atzeratzea da; haurra adopzioan utzi ostean, paperik gabeko edozein migranteren egoera berdin-berdina izango du.
PPren esanetan, emakume guztiek, egoera legala alde batera utzita, berme, babes, eskubide eta laguntza berdinak izango dituzte haurrak adopzioan uzten badituzte.
Adopzioan adituak diren elkarteen arabera, berriz, paperik gabe dauden emakumeek ez dute kaleratuak izateko arrisku handiagoak beren haurrak adopzioan uztea erabaki izanagatik.
Pablo Casadok igandean aurkeztu zuen Murtzian PPren Amatasuna Babesteko Legea, baina ez zuen, ordea, agiririk gabeko emakumeei zuzendutako neurri hori azaldu.