Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Mendia: 'Epaileak presio orori aurre egiteko daude trebatuta'
Justizia sailburua "zuhur" agertu da, oraindik ez baitute eskuartean ebazpenaren testua, baina boto partikularrek agerian uzten omen dute Auzitegiaren independentzia.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Auzitegi Goreneko epaileen lana babestu du "presio orori aurre egiteko trebatuta" daudelakoan. Hori horrela, ez du bat egin Sorturen ebazpena politikoa izan dela diotenekin.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Justizia sailburuak azaldu duenez, Jaurlaritza "gustura" dago Auzitegi Gorenak Sorturi alderdi politikoen erregistroan sartzea galarazi diolako, izan ere, erabakia "Auzitegi batek hartu du" eta horixe izan omen da Jaurlaritzak "beti aldarrikatu duena". Era berean, "zuhurtzia" eskatu du, ebazpenaren "testua irakurri arte".
Hala ere, Auzitegiaren independentzia agerian geratu dela azpimarratu du, ezker abertzalearen marka berri bati buruzko ebazpen batean lehenengo aldiz "desadostasunak eta boto partikularrak" egon direlako.