Politika -

Lleidan

Vox alderdiko agintari bat atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita

Vox alderdiaren esanetan, Ortiz Cambrayk ez du erantzukizun kargurik alderdian eta afiliazioa kendu dio gertatutako argitu arte.

Voxeko Lleidako buruetako bat atxilotu dute, adingabeekin ustez sexua izateagatik

1:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoak Jose Antonio Ortiz Cambray Vox alderdiko agintari bat atxilotu zuen asteartean Lleidan, desgaitasuna duen pertsona baten sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita.

Ustezko biktima desgaitasuna duen adin nagusiko pertsona bat da; salaketa pertsona horren tutoreek jarri dutela jakinarazi du Europa Press albiste agentziak, epaitegietako iturriak aipatuta. Esquadra Mossoen arabera, Ortiz Cambray Lleidako guardiako epaitegiaren aurrera eramango dute ostegunean.

Antza, Ortiz Cambrayren ordenagailua eta sakelako telefonoa miatzen ari da polizia, haur-pornografiaren kontsumoaren bila.

Voxen arabera, ez du erantzukizun kargurik alderdian

Ortiz Cambrayk alderdian erantzukizun kargurik ez duela eta "militantea baino ez dela" esan du Voxek.

Ildo horretan, gertatutako argitu bitartean, Ortiz Cambrayren militantzia bertan behera utzi dutela adierazi du alderdiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken albisteak Politika Delituak Eguneko albisteak Albisteak Vox Desgaitasuna Sexu erasoak