Politika -

EKITALDIA ERMUAN

M8an kalera ateratzeko deia egin du PSE-EEk, 'mehatxua handia baita'

"Eskuina hor dago, txakur amorratua bezala, aurrerapauso soziala dirudien guztiari kosk egiteko prest, emakumeen gauzetan batez ere" ohartarazi du Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko hautagai sozialistak.

PSE-EEko emakumeen ekitaldia, gaur, Ermuan
PSE-EEko emakumeen ekitaldia, gaur, Ermuan
PSE-EEko emakumeen ekitaldia, gaur, Ermuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teresa Laespada PSE-EEren Gizarte Mugimenduetarako, Dibertsitatearen Kudeaketarako eta Berdintasunerako idazkari eta hurrengo Foru Hauteskundeetarako Bizkaiko ahaldun nagusigaiak martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kalera ateratzeko dei egin die emakume guztiei, "mehatxua handia baita".

Bizkaiko sozialistek Ermuan berdintasunaren inguruan egin duten ekitaldi batean parte hartu du Laespadak eta ohartarazpen zuzena egin du: "Eskuina hor dago, txakur amorratua bezala, aurrerapauso soziala dirudien guztiari kosk egiteko prest, emakumeen gauzetan batez ere".

Horregatik, datorren martxoaren 8a "inflexio puntua" izatea defendatu du, "Euskadiko zein Espainiako kaleak emakumez eta gizon librez bete behar ditugu, ez digutela beldurrik ematen esateko, aurre egingo diegula, eta ez dugula atzerapausorik emango gureak diren eskubideen defentsan".

"Justizia Ministerioa egiten ari den bezala, araudiaren tipifikazioa errebisatu" beharra dagoela defendatu du, "eta ez esparru pribatura eraman, etxeko biolentziaz hitz egiten duten batzuek egin nahi duten bezala". Ildo horretan, PPko presidente Pablo Casadok tratu txarrak ematen dituzten gizonei "ondo portatzen ez diren pertsonak" deitzen diela gogorarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Ermua PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Martxoak 8