Politika -
Auzitegi Gorena
Sortu ETAren estrategiaren parte dela esan dute lekukoek
- Alderdi abertzale berria Batasunaren ekimena dela adierazi du polizia batek, Batasuna bera "berriz sortzeko".
- ETA desagertuko ez dela dioten seinale argiak daudela adierazi du Guardia Zibilak.
Erredakzioa
Sorturen aurka Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak aurkeztutako demanden inguruan lehen saioa egin dute astelehen honetan Auzitegi Gorenean. Bertan Poliziako eta Guardia Zibileko kideek lekuko gisa deklaratu dute eta alderdi berria ETAren estrategiaren parte dela adierazi dute. Sortuk ETAren onespena duela esan dute lekukoek.
Demandak bideratzeko Sorturen txostenak egin zituen polizietako batek alderdi abertzale berria Batasunaren ekimena dela adierazi du, Batasuna bera "berriro sortzeko". Izan ere, "pertsona berdinak dira egitasmo berri batekin" eta ETAren "oniritzia" jaso dute.
Polizia horren arabera, Sortu ETAren estrategiaren parte da, maiatzaren 22ko hauteskundeetan erakundeetara itzultzeko bitartekoa.
Egitasmo berriak "indarkeria gaitzesten" duela onartu du lekukoak, baina ezker abertzalearen "ebaluazio utilitarista" baten parte dela erantsi du. Izan ere, ez du printzipioetan oinarrituz terrorismoa arbuiatzen, erabilgarria ez delako baztertzen du.
ETA ez da desagertuko
Bestalde, ETA "desagertuko ez" dela dioten "seinale argiak" daudela ziurtatudu gaur lekuko gisa deklaratu duen guardia zibil batek. "Guztizkontrakoa" esaten duten "etorkizuneko egitasmoak" atzeman dituztelaerantsi du agenteak.
"ETAk ekintza ezberdinak egin ditu, etahorietatik ezin dugu ondorioztatu desagertuko denik, kontrakoa baizik",adierazi du agenteak. Lekuko honek azaldu duenez, barne eztabaidarenprozesuan ETAren eta Batasunaren arteko desadostasunak agerian geratubaziren ere, ez da "inolaz ere" hausturarik izan arlo militarraren etapolitikoaren artean. Bere esanetan, ezberdintasun hauek aspalditikgaindituta daude, izan ere, "sektore guztiek kohesioa bilatu zuten".
Guardiazibilak baieztatu duenez, "ETA-Ekin eta Sorturen artean ekintzabateratua dago". ETAren barnean "erreferente politiko berri batsortzeko asmoa zegoen eta hura Sortu alderdi berrian gauzatu da",azpimarratu du agenteak.
Urriaren 7ko ekitaldian Sortukobultzatzailerik ez zela izan adierazi du ezker abertzalearen alderdiberriaren aurkezpena kontrolatu behar zuen polizia-inspektoreak, nahizeta beranduago iritzi publikoaren aurrean halaxe aurkeztu.
Fiskaltzak baztertu egin du Sortu ETArekin lotzeko zuen frogetako bat
Fiskaltzak baztertu egin du Sortu ETArekin lotzeko aurkeztu zuen frogetako bat, Auzitegi Gorenean egiten ari diren auzi-saio publikoan. Fiskaltzak ezker abertzalearen alderdi berria Barne Ministerioaren erregistroan ez sartzeko salaketa aurkeztu zuen froga batzuetan oinarrituta, eta horietako bat kentzea erabaki du.
Antonio Narvaez fiskalak Jose Javier Artola Zubillaga Sorturen sustatzaileari buruzko froga baztertzea eskatu du. Artolaren izenean zegoen bankuko kontu batean ezker abertzalearen kontrako makroprozesuetan auzipetuentzat dirua gordetzen zela zioen froga horrek.
Agenteek lekuko gisa deklaratuko dute