Politika -

Donostia

'Berdintasunaren aldarrikapena' eta PP, Cs eta Voxen 'hirukoa' kontrajarri ditu Goiak

"Bi irudi hauek kontrajartzen ditut, hori baita hemendik aurrera jokoan daukaguna", esan du Donostiako alkateak.

EAJren ekitaldia Donostian / Irudia: EiTB.
EAJren ekitaldia Donostian.
EAJren ekitaldia Donostian / Irudia: EiTB.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako alkate eta EAJko hautagai Eneko Goiak Gipuzkoako hiriburuan ematen den "berdintasunaren aldarrikapenaren" apustua eta Madrilen PPk, Ciudadanosek eta Voxen "hirukoak" emandako "irudia" kontrajarri ditu.

Jeltzaleek Donostian egindako ekitaldi politiko batean hitz egin du Goiak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi eta EAJko hautagaiarekin batera Reala eta Athleticen arteko derbira joan baino lehen, Anoetan.

Goia eta Olano EAJko emakumeez inguratuta agertu dira. Tartean izan dira Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea, eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea.

"Bi irudi hauek kontrajartzen ditut, hori baita hemendik aurrera jokoan daukaguna", esan du Goiak. Bere ustez Euskadin ematen den "berdintasunaren alde borrokatzearen" irudia azpimarratu du, "zentzu guztietan atzera itzultzearen aurrean".

Bestalde, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldarrikapena "Gipuzkoa errotik aldatzen ari den olatua" dela esan du Olanok, "gero eta ahots, erakunde eta enpresa gehiago" helburu hori "lortzeko aldaketaren aldeko agendan sartzen ari baitira".

"Enpresaren munduan" berdintasunean aurrea egiten jarraitzeko garrantzia nabarmendu du Olanok, baita indarkeria matxistaren "gaitzaren" kontrako borrokan eta kirolean berdintasuna aldarrikatzean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Donostia Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak