Politika -

Europako Alderdi Demokrata

Arriskuan dagoen EB 'berrantolatzea' eskatu du PDEk Bilboko Adierazpenean

Europar Batasuna "desegiteko" arriskua dagoela ohartarazi du EAJ barne hartzen duen Europako Alderdi Demokratak Bizkaiko hiriburuan.

Rutelli, Urkullu eta Ortuzar / Argazkia: EFE.
Rutelli, Urkullu eta Ortuzar.
Rutelli, Urkullu eta Ortuzar / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuna "sakonki eta demokratikoki berrantolatzearen" alde egin du, Bilboko Adierazpenean, Europako Alderdi Demokratak (PDE), bere ustez, "desegiteko" arriskuan dagoelako.

EAJ barnean hartzen duen PDEen bileran maiatzaren 26ko hauteskunde kanpaina prestatzen hasi dira, eta hauteskunde programetako oinarriak adostu ezarri dituzte dokumentu batean.

Erromako alkate ohi eta Italiako presidenteorde ohi Francesco Rutellik eta MoDemeko presidente, Pauko alkate eta Frantziako ministro ohi François Bayrouk zuzendu dute bilera. Bertan izan dira Europako 17 estatutako alderdi eta ordezkari.

Europe Stand Up! (Europa, zutik jarri) izenburuko dokumentu batean, sinatzaileek "historian lehen aldiz" Europar Batasuna "banandu eta desegin" litekeela ohartarazten dute.

Nabarmendu dutenez, "gaizki araututako" globalizazio batek eragindako gorabeheren, krisi finantzarioaren ondorio ekonomiko eta sozial larrien eta "aurrekaririk gabeko" iraultza teknologikoen ondorioz, "muturreko indar politikoak hiritarren ardurak eta beldurrak baliatzen ari dira".

Sinatzaileentzat, Europak "atseden hartzea eta sakonki eta demokratikoki berrantolatzea" behar du, pertsonak "ikuspuntu eta norako europarretik kanpo" utzi dituztelako.

Migrazioa

Hegoaldeko estatuek " itsas mugaren dozenaka milaka kilometro ia bakarrik kontrolatzea eta oraindik emigranteen asiloari buruzko Europako araudirik ez izatea" kritikatu du PDEk.

Era berean, Afrikako "herritarrak Europaraino irtetea muga dezaten" hango estatuei presioa areagotzea errefusatu dute, "kontinentearen garapena sustatzeko Afrikak behar duen Marshall Plana martxan jarri ez denean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Europar Batasuna Bilbo Europa Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak