Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

PSEk dio Sortu 'benetan' doala 'bakerako bidean'

Jose Antonio Pastor EAEko sozialisten bozeramaileak esan du ezker abertzalearen barruko "balizko desadostasunek" agerian uzten dutela hori.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak esan du ezker abertzalearen barruko "balizko desadostasunek" agerian uzten dutela Sortun bildu direnak "benetan" doazela "bakea lortzeko bidean".

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Pastorrek azaldu duenez, Sorturen azken agiria, kale erasoak eta lehendakariaren kontrako ustezko atentatu saiakera gaitzetsi zituena, "garrantzitsua" da eta "keinu positiboa da norantz joan nahi duten ikusteko".

Pastorren esanetan, "ezker abertzalearen barruan dauden balizko desadostasunek (Sorturen planteamenduekin bat egiten dutenak eta horrenbesteko babesa agertzen ez dutenak) agerian uzten dute mundu horren barruan gogoeta sakona ari direla egiten" eta ez dela "taktika bat, estrategikoa baizik demokraziarantz bidea egiteako".

Pastorrek gaineratu du batzuk Sorturen planteamenduekin bat ez egiteak "kolokan" jartzen duela Sortu "tresna iruzurti bat" besterik ez dela diotenen teoria.

"Ezker abertzalearen zati handi batek benetan bakerako eta demokraziarako bidea" hartu duela uste du Pastorrek, baina ez dela hori "denen irizpidea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea