Politika -
PINTADAK
Portugalete eta Iurretako egoitzetan pintadak salatu dituzte EAJk, PSEk eta PPk
Itxaso Atutxak galdetu du "noiz arte gertatu behar diren horrelako erasoak". Bizkaiko PPk "ezin izan zuten eta ezingo dute gurekin", esan du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Portugalete eta Iurretako egoitzetan pintadak egin dizkietela salatu dute EAJk, PSEk eta PPk. Amnistiaren aldeko mezuak, Oier Gomez atzo hildako preso ohiaren aldekoak, eta EAJ, PSE eta PP "hiltzaileak" zioen esaldia irakur zitezkeen bertan.
"Noiz arte? Adierazpen askatasunaren izenean norberarenak ez diren jabetzak behin eta berriro erasotzeak ez du bestearen askatasuna errespetatzen" esan du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak bere Instagram kontuan. "Erasoa eta indarra besterik ezagutzen ez duzuenok bide luzea duzue aurretik demokrazian, elkarrekiko errespetuz eta bakean bizi nahi duen herri honetan" gaineratu du.
Bizkaiko PPren exekutibak, bere aldetik, ondoko mezua zabaldu du: "margolariek ahaztu ditzatela iraganean iraintzeko, mehatxatzeko eta besteak kikiltzeko erabiltzen zituzten formulak. Ezin izan zuten gurekin eta ezingo dute".
Portugaleteko gaztedi sozialistak ere salatu egin ditu pintadak, eta egileei "berehala ezabatzeko" eskatu die. "Jarrera hauek onartezinak dira" esan dute: